Itxi

Baskonia

Gasteiz

Fernando Buesa Arenak Errege Kopa hartuko du 2013an

Erredakzioa

Horrela, Errege Kopako azken fasea laugarrenez jokatuko da Gasteizen, 2000n, 2002an eta 2008an egindakoen ostean.

  • Fernando Buesa Arena. EFE

    Fernando Buesa Arena. EFE

Saskibaloiko Taldeen Elkartea Eusko Jaurlaritzarekin, Arabako Foru Aldundiarekin eta Gasteizko Udalarekin akordio batera heldu da eta Arabako hiriburuak Errege Kopa hartuko du Fernando Buesa Arenan, 2013ko otsailaren 7tik 10era bitartean.

Horrela, Errege Kopako azken fasea laugarrenez jokatuko da Gasteizen, 2000n, 2002an eta 2008an egindakoen ostean. 'Gasteiz Europako Hiriburu Berdea' Programaren barnean hartuko dute gasteiztarrek Errege Kopa.

Hala ere, Fernando Buesa Arena pabiloi berrian aurrenekoz jokatuko da azken fase bat. 15.500 ikuslerentzako edukiera du orain Buesa Arenak, handitzeko azken lanen ostean. Caja Laboral eta Real Madrilen arteko neurketarekin inauguratu zuten iragan apirilean.

Honenbestez, Endesa Ligako zortzi talderik onenak hartuko ditu Fernando Buesa Arenak. Real Madrili, azken txapeldunari, titulua kentzen saiatuko dira.