Saskibaloia
Fitxaketa
Taylor Jones, Lointek Gernika Bizkaiaren jokalari berria
EITB MEDIA
Pibot estatubatuarrak Texasko Unibertsitatean jokatu du azken denboraldian: batez beste, 11,9 puntu sartu ditu partidako, 6,9 errebote jasotzeaz gain.
-
Taylor Jones, Lointek Gernikaren fitxaketa berria
Taylor Jonesen fitxaketa iragarrita, 2025/2026 ikasturterako taldea osatu du Lointek Gernika Bizkaiak, astearte honetan baieztatu duenez. Pibot amerikarra Texasko unibertsitatetik dator, eta azken sasoian, batez beste, 11,9 puntu sartu eta 6,9 errebote jaso ditu partidako. Fitxaketa horrekin, Gernikako klubak taldea itxi du, hamabi jokalarirekin: Laura Westerik, Ane Olaeta, Naia Zubiaga, Angela Salvadores, Emily Bessoir, Esther Castedo, Masa Jankovic, Joy Adams, Sarah Polleros, Esther Matarranz, Cameron Williams eta Taylor Jones.
193 zentimetroko altuerarekin, Dallas Christian Schoolen hasi zuen ibilbidea Jonesek. Handik, NCAArako bidea hartu zuen, Oregon State Unibertsitatean, hain zuzen ere. Hiru denboraldiren ostean, eta lesio bat tarteko, Jones Texasko Unibertsitate ospetsuan sartu zen 2022-2023 denboraldian.
Pibota funtsezko jokalaria izan da Texasek denboraldi bikaina egin zezan, NCAAko Lauko Finalera iritsi ere egin zen, izan ere.
¿¿¿¿¿¿ ¿¿¿¿¿ ¿¿¿¿/¿¿¿¿
— Lointek Gernika Bizkaia (@GKesb) July 29, 2025
Taylor Jones cierra la plantilla del Lointek Gernika Bizkaia para la temporada 2025/2026
Pibota Texasko unibertsitatetik dator, eta 11'9 puntu eta 6'9 errebote lortu ditu bataz beste
¿https://t.co/kDc7nUwb4b#GutarikoBat¿ pic.twitter.com/5yStUNcEaF

