Saskibaloia
LOINTEK GERNIKA-UNIAO SPORTIVA
Lointek Gernikak nagusitasunez hasi du Eurokopa Uniao Sportivaren aurka (82-61)
Bizkaiko taldeak sekulako debuta sinatu du Malosten, eta hasieratik amaierara arte menderatu du Portugaleko taldea.
-
Lointek Gernikaren eta Uniao Sportivaren arteko partidua. Irudia: @GKesb
Lointek Gernika Bizkaiak debuta egin du Eurokopan Uniao Sportiva Azoris Hotelsen aurka (82-61). Partidak hasieratik hartu du bidea, etxekoek 13-0eko partziala egin dute eta. Lucas Fernandezen taldeak 23-4ko emaitzarekin itxi du lehen laurdena, eta bigarren laurdenean 28 puntuko aldera izatera iritsi da.
Portugaleko taldeak etxekoen defentsako beherakada aprobetxatu du hirugarren laurdenean hurbiltzeko (53-44), baina Gernikak zalantza guztiak uxatu ditu azken partzialaren hasieran, Westerik eta Jankovicen ekintzekin.
Esther Castedo izan da saskiratzaile onena 16 puntu eta 5 asistentziarekin, eta Masa Jankovicek 15 puntu, 7 errebote eta 23ko balorazioa lortu ditu.
Fitxa teknikoa:
82.- Lointek Gernika Bizkaia (23+19+18+22): Westerik (11), Castedo (16), Matarranz (8), Jankovic (15), Adams (2) -hasierako taldea- Zubiaga (-), Olaeta (15), Polleros (5), Bessoir (8) eta Iturrioz (2).
61.- Uniao Sportiva Azoris Hotels (4+19+27+11): Serralheiro (2), Nascimento (19), Gaislerova (14), Paz (14), Soares (2) -hasierako taldea- Carvalho (-), Rita Rodrigues (-), Ferreira (3) eta Gonçalves (7).
Epaileak: Martin van Hoye (Belgika), Giacomo Dori (Italia) eta Gavin Williams (Britainia Handia). Ezabatu gabe.
Gertakariak: Eurokopako multzoen faseko lehen jardunaldiko partida, Gernikako Maloste pabiloian.

