Itxi

Saskibaloia

ENDESA LIGA

Kutxabank Araskik eta IDK Euskotrenek irabazi dute gora begira dabiltza, eta Lointek Gernikak galdu du

EITB

Emaitza horiekin, IDKk 4. postuan jarraitzen du 13 punturekin eta Araski 8. posturaino igo da, 10 punturekin, Lointek Gernikak beste, 9. Postuan kokatuta.

  • Baxi Ferrol-IDK partidako argazkia. Argazkia: IDK Euskotren

    Baxi Ferrol-IDK partidako argazkia. Argazkia: IDK Euskotren

Lointek Gernika Bizkaiak, Kutxabank Araskik eta IDK Euskotrenek Endesa Ligako 7. jardunaldiko partidak jokatu dituzte igande honetan.

Lointektarrak izan dira jokatzen lehenak, eta 85-80 galdu dute Perfumerias Avenidaren aurka, bigarren erdi eskasa eginda.

Kutxabank Araskik, aldiz, 74-80 gailendu zaio Joventuti, partida parekatu batean.

Azkenik, IDK Euskotrenek 66-71 irabazi du Baxi Ferrolen etxean, lehen zatian lortutako abantailari esker.

Emaitza horiekin, IDKk 4. postuan jarraitzen du 13 punturekin, eta Araski 8. posturaino igo da, 10 punturekin, Lointek Gernikak Araskik adina puntu dituela, 9. postuan dabil.