Itxi

Saskibaloia

Fitxaketa

Kutxabank Araskik Alexy Mollenhauer fitxatu du, denboraldi amaierara arte.

EITB

Azerbaijango hegalekoak, 27 urtekoa bera, Endesa Ligan esperientzia dauka; izan ere, Movistar Estudiantes eta Ensino Lugo taldeetan jokatu zuen.

  • Alexy Mollenhauer; IRUDIA: ARASKI

    Alexy Mollenhauer; IRUDIA: ARASKI

Kutxabank Araski taldeak Alexy Mollenhauer fitxatu du 2025-2026 denboraldiaren amaieraraino, Gasteizko taldeak astelehen honetan jakinarazi duenez. 27 urteko jokalari azerbaijandarrak esperientzia dauka Endesa Ligan; izan ere, bere kirol ibilbidean zehar, Movistar Estudiantes eta Ensino Lugo taldeetan jokatu du.

Mollenhauerrek "puntuak" eta "lehenengo unetik, eskarmentua" gehitzea espero du Kutxabank Araski taldeak. Movistar Estudiantesen eta Ensino Lugon ez ezik, Leganes, Vitoria SC Guimaraes eta Al-Qazeres taldeetan jokatu du, profesional moduan. Gainera, bere herrialdeko selekzioarekin internazionala da.

"Argi geneukan txapelketa ezagutzen zuen jokalari bat nahi genuela, errez eta azkar egokitzeko. Hegaleko handia da, hirukorako esku oso ona du, eta taldean jokatzea gustatzen zaio", adierazi du Made Urieta Kutxabank Araskiren entrenatzaileak, euskal taldearen web-orrian jasotako jakinarazpenetan.