Itxi

Saskibaloia

10. jardunaldia

Kutxabank Araskik, Lointek Gernikak eta IDK Euskotrenek galdu egin dute Endesa Ligako hamargarren jardunaldian

Larunbatean, Kutxabank Araskik ezin izan zuen Esteponaren aurka (71-91); igandean, kanpoko talde gisa, Lointek Gernika Bizkaiak Baxi Ferrolen kontra galdu zuen (71-57), eta IDK Euskotrenek, ordea, Spar Girona aurkari (71-60).

  • Lointek Gernika Bizkaia, sailkapenean, hamargarren postuan dabil. Argazkia: Lointek Gernika Bizkaia.

    Lointek Gernika Bizkaia, sailkapenean, hamargarren postuan dabil. Argazkia: Lointek Gernika Bizkaia.

Kutxabank Araskik, Lointek Gernika Bizkaiak eta IDK Euskotrenek 2025-2026 denboraldiko Endesa Ligako hamargarren jardunaldian jokatu dituzten partidak galdu egin dituzte, asteburuan. Hain zuzen ere, larunbatean, Kutxabank Araskik ezin izan zuen Esteponaren aurka (71-91), Mendizorrotzan, eta igandean, kanpoko talde gisa, Lointek Gernika Bizkaiak Baxi Ferrolen kontra galdu zuen (71-57), eta IDK Euskotrenek, ordea, Spar Girona aurkari (71-60).

Testuinguru horretan, Kutxabank Araskik ezin izan zuen Estepona menderatu, Gasteizen. Sailkapenean, Made Uriaren taldea hamaikagarren postuan dabil, hamar neurketatan lau garaipen batuta, larunbateko partida 71-91 amaitu eta gero. Hurrengo jardunaldian, Araskik Ensinoren etxean jokatuko du, bosgarren garaipena eskuratzea helburu.

Saikapenean oso anztera dabil Lointek Gernika Bizkaia, lau partida ere irabazita, eta hamargarren tokian. Ligan seigarren aldiz galtzaile atera dira Lucas Fernandezen jokalariak, A Malatan, Baxi Ferrolen kontra, 71-57. Bizkaiko taldea Leganesen aurka arituko da, Malosten, igandean, 13:00etatik aurrera, txapelketako hamaikagarren jardunaldian.

IDK Euskotreni dagokionez, Azu Muguruzak entrenatzen duen taldeak hamaika puntuz galdu zuen, 71-60, Girona Fontajau pabiloian, Spar Gironaren aurka; Kataluniako taldea sailkapeneko lehen postuan da, eta Gipuzkoakoa, aldiz, laugarrenean, zazpi partidan irabazita, alegia, liderrak baino bi gutxiagotan. Larunbatean, Azu Muguruzaren jokalariek Cadi La Seuren aurka jokatuko dute, Gascan, 18:00etan.