Itxi

Saskibaloia

Polemika

Espainia 2017ko Eurobasketetik kanpo uztea erabaki du FIBAk

Agentziak | Erredakzioa

Euroligaren legez kanpoko praktikak babestea leporatzen dio Espainiako Saskibaloi Federazioari.

  • Espainiaren eta Alemaniaren arteko partida baten irudia. Argazkia: Efe.

    Espainiaren eta Alemaniaren arteko partida baten irudia. Argazkia: Efe.

FIBA Europak ostiral gauean Espainiako federazioari aditzera emandakoaren arabera, Espainiako selekzioa 2017ko Eurobasketetik kanpo geratu da "Espainiako kluben eta Euroligaren arteko akordioak baimendu eta Euroligaren legez kanpoko praktikak babesteagatik".

FIBAk idatzitako testuan, erakundeak justifikatu egiten du Espainiako eta beste herrialde batzuetako federazioek (Italia, Grezia eta Turkia, bestek beste) "gizonezkoen goi-mailako lehiaketetan parte hartzeko eskubidea galtzea".

"Euroligaren jardunari babesa ematen dion edozein federaziok FIBA Europak antolatutako goi-mailako lehiaketetan parte hartzeko eskubidea galduko du". Horrekin, edozein herrialdeko ligek edo klubek Euroligarekin edo berarekin harreman zuzena duen beste edozein erakunderekin akordioak egitea saihestu nahi du FIBAk.