Saskibaloia
EuroBasket 2017
Eslovenia, Europako txapeldun
Erredakzioa
Europako Txapelketako finalean, 93-85eko emaitzarekin menderatu du Serbia selekzio esloveniarrak.
Eslovenia da Europako txapeldun, 2017ko EuroBasket Txapelketako finalean Serbia 93-85 menderatu ondoren. Serbiarrak ziren faboritoak, baina esloveniarrek ezustekoa eman dute garaipena lortuz.
Fitxa teknikoa:
93 - Eslovenia (20+36+15+22): Dragic (35), Muric (5), Blazic (7), Vidmar (2) eta Doncic (8) —hasierako bostekoa—, Randolph (11), Nikolic (4), Prepelic (21), Zagorac, Dimec eta Cancar.
85 - Serbia (22+25+20+28): Macvan (18), Bogdanovic (22), Lucic (9) Jovic (2) eta Kuzmic (6) —hasierako bostekoa—, Bircevic (8), Milosavljevic (2), Stimac (2), Micic (4), Guduric (6) eta Marjanovic (6).
Epaileak: Cristiano Maranho (BRA), Tolga Sahin (ITA) eta Antonio Conde (ESP).