Itxi

Saskibaloia

Aurrekontu arazoak

Eurokopan ez parte hartzea erabaki du IDK Gipuzkoak

eitb.eus

Uko egin dio lehiaketa horretan lehiatzeko eskubideari, ez duelako lortu bertan aritzeko behar zuen aurrekontu gehigarria.

  • IDK Gipuzkoako jokalariak aurtengo denboraldiko garaipen bat ospatzen. Argazkia: EiTB

    IDK Gipuzkoako jokalariak aurtengo denboraldiko garaipen bat ospatzen. Argazkia: EiTB

IDK Gipuzkoak astelehen arratsaldean jakinarazi duenez, datorren denboraldian ez du Eurokopa jokatuko, nahiz eta bertan lehiatzeko kirol-eskubidea izan.

Donostiako klubak adierazi duenaren arabera, ez dira bete Eurokopan aritzeko zuzendaritzak ezarri zituen helburuak: lehenik, 80.000-90.000 euroko aurrekontu gehigarria lortzea, "lehiaketa horri behar besteko bermeekin aurre egin ahal izateko"; bigarrenik, aipatu diru-sarrera horren erdia baino gehiago babesle pribatu iraunkorretatik etortzea, "klubaren egitura eta iraunkortasuna sendotzeko epe ertain eta luzera".

Nola ez diren baldintza horiek bete, talde donostiarrak ez du erabiliko Europan aritzeko bere txartela.