Itxi

Saskibaloia

Eurokopa 2018

Lointek Gernika Bizkaia vs. Namur, atarikoan

Agentziak | eitb.eus

Urriaren 9an eta 12an jokatuko dira kanporaketako bi partidak, aurrenekoa Bizkaian.

Lointek Gernika Bizkaia taldeak badu aurkaria Eurokopako atariko kanporaketan; Belgikako Basket Namur, hain zuzen ere.

Munichen egin da zozketa, eta urriaren 9an eta 12an jokatuko dira kanporaketaren bi partidak, aurrenekoa Bizkaian. Data alda daiteke DIA Ligaren lehen jardunaldia noiz jokatuko ote den ezagutu ondoren.

Basket Namur taldeak iazko Eurokopan hartu zuen parte, eta lehen postua erdietsi zuen taldekako fasean, baina Enisey Errusiako taldeak kanporatu zuen hurrengo kanporaketan. Gernikak, berri, ez zuen lehen fasea gainditu.