Itxi

Saskibaloia

Eurokopa

Lointek Gernika, lehenengo garaipenaren bila

eitb.eus

Gernikako taldea Eurokopako lehenengo garaipena lortzen saiatuko da gaur, asteazkena, CMB Cargo Uni Györren aurka. Partida 20:00etan hasiko da, eta ETB4n eta eitb.eus-en zuzenean izango da ikusgai.

  • Naiara Diez. Argazkia: Lointek Gernika

    Naiara Diez. Argazkia: Lointek Gernika

Lointek Gernika Eurokopako lehenengo garaipena lortzen saiatuko da gaur, asteazkena, 20:00etan, CMB Cargo Uni Györren aurka, Maloste kiroldegian. Partida zuzenean izango da ikusgai ETB4n eta eitb.eus-en.

Gernikako taldeak galdu egin zuen Eurokopako lehenengo partida, Spar Citylift Gironaren aurka (80-57), eta sailkapeneko azken postuan dago, puntu bakarrarekin.

Hungariako taldeak, aldiz, 78-67 irabazi zion Clube União Sportivari lehenengo jardunaldiko partida, eta sailkapeneko bigarren postuan dago, bi punturekin.