Saskibaloia
Eurobasket
Espainiako selekzioak Europako txapelketa irabazi du berriro ere
Agentziak | Erredakzioa
Espainiak Frantziari irabazi dio Letonia eta Serbiako Eurobasketeko finalean (86-66), eta bere hirugarren garaipena lortu du azken lau Europako txapelketetan.
Espainiako selekzioa da Europako txapelduna berriro ere, Letonia eta Serbiako Eurobasketeko finalean Frantzia garaitu ostean (86-66). Azken lau Europako txapelketetatik, Espainiak hiru irabazi ditu.
Ezustean hartu zion Frantziari Espainiaren joko zuzenak eta partida osoan zehar atzetik izan ziren markagailuan frantziarrak.
Espainiako selekzioaren aldea handitzen joan zen partida aurrera zihoan ahala eta amaiera lasaia izan zuten Lucas Mondeloren jokalariek (86-66). Horrenbestez, azken lau Europako txapelketetatik, hiru irabazi ditu Espainiak.
Fitxa teknikoa
86 - Espainia: Palau (12), Cruz (6), Xargay (23), Nicholls (6) y Ndour (4) -hasierako boskotea-; Vilaro, Ouviña (9), Silvia Dominguez (13), Abalde, Pina (2), Casas (2) eta Laura Gil (9).
66 - Frantzia: Ayayi (7), Epoupa (4), Gruda (18), Johannes (7) y Miyem (11) -hasierako boskotea-; Badiane, Bankole, Chartereau, Chevaugeon (2), Fauthoux, Hartley (17) eta Rupert.
Epaileak: Jasmina Juras (SRB), Maj Kazuko Forsberg (DNK) eta Ozlem Yalman (TUR).