Itxi

Saskibaloia

Koronabirusa AEBn

COVID-19ko hamar kasu atzeman dituzte NBAn

Agentziak | Erredakzioa

Celticseko Smart eta Lakerseko bi jokalari izan dira azkenak.

  • Christian Wood, Detroiteko jokalaria, kutsatuta

    Christian Wood, Detroiteko jokalaria, kutsatuta

Albiste txarrak Ameriketako Estatu Batuetako saskibaloiko ligan.

NBAk Koronabirusak kutsatutako hamar positibo iragarri ditu jada; Boston Celticseko Marcus Smart, eta Los Angeles Lakerseko beste bi jokalari izan dira azkeneko biak. Beraz, Celtics, Lakers, Sixers eta Denver dira orain arte kutsatuta dituzten taldeak.

NBAk, komunikatu baten bitartez, entrenamendu guztiak eten eta pabiloiak itxi egin behar dituztela agindu du.