Itxi

Saskibaloia

Atzeratu egin da

Lointek Gernikak 2021ean ekingo dio Eurokopako txapelketari

eitb.eus

Pandemia dela eta urriaren 14an hasi beharrean urtarrilaren 7an hasiko da lehiaketa.

  • Lointek Gernika

    Lointek Gernika

2020/2021 denboraldiko Eurokopa jokatzeko Emakumezkoen Endesa Ligako Valentzia Basket, Lointek Gernika eta Cadi La Seu taldeak sailkatuta daude eta FIBAk hasiera datak aldatu direla iragarri du.

Sailkapen partidak abenduan jokatu beharko dituzte, 10ean eta 17an, eta multzoetako fasea urtarrilaren 7an hasiko da. Beraz, Lointek Gernikak jokatu beharreko lehen partida Malosten La Roche Vendee aurka 2021ko lehen astean izango da.

Beste alde batetik, FIBAk Europe Cup gizonezkoen txapelketaren hasiera atzeratu egin du ere.