Saskibaloia
Bi demanda
Jokalariek NBA auzitara eramango dute
Erredakzioa
Jokalarien grebari amaiera emateko, bi demanda jarri dituzte Estatu Batuetako saskibaloia ligaren aurka. 2011-2012ko denboraldia bertan behera gelditzeko aukerak areagotu egin dira.
-
NBAko jokalarien sindikatua. Argazkia: EFE
Jokalariz osastutako bi taldek, demandak jarri dituzte NBAren aurka. Minessotan eta Californian jarri dituzte demandak eta jokalarien artean, Carmelo Anthony, Chauncey Billups edo Kevin Durant bezalako izarrak daude. Monopolioari bukaera jartzea eta eragindako kalteak ordaintzea eskatu dute jokalariek epaitegietan.
Grebarekin bukatzeko saiakerak ez zuen arrakasta izan pasa den astean eta jokalarien sindikatua desegin egin zen. Horrela, jokalariek euren kabuz demandak jartzeko erabakia hartu dute eta munduko saskibaloi ligarik onena auzitegietara eramango dute.
Lau hilabete eta erdi daramatzate jokalariek greban eta 2011-2012 denboraldia kinka larrian dago. Hala ere jokalariak sendo mantendu dira eta mehatxuak egi bihurtu dituzte bi demanda jarrita.