Itxi

Saskibaloia

Ordutegi berriak

Covidarengatik atzeratutako GBC - Baskonia derbia maiatzaren 5ean jokatuko da

A. A. | EITB MEDIA

Hasiera batean larunbat honetan jokatzekoa bazen ere, maiatzeko lehendabiziko asteazkenera aldatu dute. Neurketa 20:30etik aurrera jokatuko da.

  • Baskoniaren eta GBCren arteko lehen itzuliko neurketa.

    Baskoniaren eta GBCren arteko lehen itzuliko neurketa. Argazkia: EFE

Acunsa Gipuzkoa Basketen eta TD Systems Baskoniaren arteko euskal derbia, larunbat honetan jokatzekoa zena, maiatzaren 5ean jokatuko da azkenean.

ACBk astelehen honetan jakinarazi ditu MoraBanc Andorra, Urbas Fuenlabrada eta TD Systems Baskonia taldeetan agertutako covid-19 kasuen eraginez bertan behera geratutako partiden behin betiko ordutegiak. Guztira, sei partida.

Ondorioz, RETAbet Bilbao Basketek Urbas Fuenlabradaren aurka apirilaren 17an jokatu ezin izan zuen partidarako data ere zehaztu da, eta maiatzaren 9ra pasatu da. Horrez gain, Baskoniak ostegun honetan Unicajaren kontra jokatzekoa zuen norgehiagoka maiatzaren 11ra aldatu dute.

Horrenbestez, partida guztiak maiatzaren lehen hamabostaldian jokatuko dira, eta era honetara geratu dira banatuta:

Maiatzak 4, asteartea (20:30): Unicaja – MoraBanc Andorra (30. jardunaldia)

Maiatzak 5, asteazkena (20:30): Acunsa GBC TD Systems Baskonia (35. jardunaldia).

Maiatzak 6, osteguna (18:30): MoraBanc Andorra – Urbas Fuenlabrada (31. jardunaldia).

Maiatzak 9, igandea (17:00): RETAbet Bilbao Basket Urbas Fuenlabrada (32. jardunaldia).

Maiatzak 11, asteartea (18:30): UCAM Murtzia CB – MoraBanc Andorra (32. jardunaldia).

Maiatzak 11, asteartea (21:15): TD Systems Baskonia Unicaja (34. jardunaldia).