Saskibaloia
Endesa Ligako finala
Bartzelonak Palaun irabazi nahi du gaur Liga
EITB Media
Real Madril gainditzen badu aurtengo txapelduna izango da talde katalana. Neurketa gaueko 22:00etan jokatuko da.
-
Real Madril vs Bartzelona partidaren irudia
Bartzelonak aurreneko aukera du gaur gauean Endesa Ligako txapeldun bilakatzeko.
Finaleko lehen partida Real Madrilen etxean irabazi eta gero bigarren neurketa Palau Blaugranan izango da gaueko 22:00etan.
Talde katalanak 2014an irabazi zuen bere azkeneko Endesa Liga (Real Madrilen aurka hain zuzen ere); urte hartatik talde zuriak hiru garaikur ditu, eta beste biak Valentzia Basketek eta Baskoniak erdietsi dituzte.
Palau Blaugrana pabiloiko harmailetan 1000 zale dituztela lortu nahi dute garaipena Saras Jasikeviciusen gizonek. Cory Higgins (26 puntu lehen partidan) sasoiko heldu da denboraldi amaiera eta Pau Gasol eta Niko Miroticen batera finaleko giltza izan daitezke hirurak.
Pablo Lasok finaleko partidetarako Alberto Abalde eta Sergio Llull berreskuratu ditu, baina Nicolas Laprovittolaren parte-hartzea kolokan dago oraindik.
FITXA TEKNIKOA
BARTZELONA: Calathes, Higgins, Hanga, Mirotic eta Davies --ustezko hasierako hamaikakoa--; Abrines, Gasol, Smits, Kuric, Oriola, Westermann, Bolmaro, Claver eta Martinez.
REAL MADRIL: Alocen, Taylor, Abalde, Tyus eta Tavares --ustezko hasierako hamaikakoal--; Llull, Carroll, Rudy, Causeur, Garuba, Poirier, Vukcevic eta Laprovittola.
Pabiloia: Palau Blaugrana.
Ordua: 22:00