Publizitatea
Itxi

2021/07/21

12:06

Saskibaloia

4-2 Milwaukeekoentzat

Bucks, NBAko txapeldunak, Suns gaindituta

EITB Media

Giannis Antetokounmpo, 50 punturekin eta 14 erreboterekin, partidako izar nagusia izan da (105-98).

  • Antetokounmpo, finaleko MVP-a. Argazkia: EFE

    Antetokounmpo, finaleko MVP-a. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Milwaukee Bucks taldeak goizaldean erdietsi du 2020/2021eko NBAko titulua finaleko seigarren neurketan Phoenix Sunsi irabazita (4-2).

Giannis Antetokounmpo, 50 punturekin eta 14 erreboterekin, partidako izar nagusia izan da garaipena eskuratzeko (105-98). Bucksen NBAko bigarren eraztuna izan da,  aurrekoa 1971. urtean lortu zuten Kareem Abdul-Jabbar mitikoa eta Oscar Robertson jokalariak tartean zirela.

Antetokounmpo finaleko jokalari onena izendatu dute (MVP) zenbaki ikusgarriak lortu baititu bere taldeari garaipena emateko.

Milwaukee Bucksek Phoenixen jokatutako lehen partidak galdu egin zituen (0-2) eta finala irauli behar izan dute hurrengoko lau partidak irabaziz.

Azken neurketako laugarren laurdena 77na hasi zen; Khris Middleton (17 puntu) eta Antetokounmpo jokalarieak gaueko heroiak izan ziren bere taldeari garaipena eta titulua emateko.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;