Itxi

Saskibaloia

Erreginaren Kopa

Valentzia Basket eta Spar Girona, finalaurrekoetara

EITB Media

Valentziarrak Zaragozari gailendu zaizkio, eta katalanek gauza bera egin dute Estudiantesekin. Beste finalerdia Lointek Gernika eta Perfumerias Avenida taldeen artekoa izango da.

  • Spar Girona eta Valentzia Basketeko jokalariak baloi bat hartzeko borrokan, artxiboko irudian: EFE.

    Spar Girona eta Valentzia Basketeko jokalariak baloi bat hartzeko borrokan, artxiboko irudian: EFE.

Cristiana Ouviñaren zuzendaritzari eta errebotearen kontrolari esker, Erreginaren Kopako finalerdietarako bidea egitea lortu dute Valentzia Basketeko neskek ostiral honetan. Final-laurden hauetan, valentziarrek Casademont Zaragoza menderatu dute. Bigarren kanporaketan Spar Girona izango dute zain, eta Perfumerias Avenida eta Lointek Gernika arituko dira nor baino nor beste finalaurrekoan.