Itxi

Saskibaloia

FITXAKETA

IDK Euskotrenek Vanesa Jasa hegalekoa fitxatu du

Agentziak | EITB Media

Letoniarra Donostiako taldeko bosgarren fitxaketa da.

  • Vanesa Jasa, IDK Euskotrenek egin duen bostgarren fitxaketa. Irudia: @ibaetabasket.

    Vanesa Jasa, IDK Euskotrenek egin duen bostgarren fitxaketa. Irudia: @ibaetabasket.

Vanesa Jasa hegaleko letoniarra IDK Euskotreneko jokalari berria da. Datorren denboraldiari begira, Donostiako taldeak 5 fitxaketa egin ditu jada. 

Jasak 18 urte ditu, eta 1,78 metro neurtzen du. Azken denboraldian, Letoniako TTT Riga taldean, partidako 12,4 puntu eta 5,6 errebote erdietsi zituen, eta 2 asistentzia eman zituen.