Itxi

Saskibaloia

Eurocup 2022-2023

Lointek Gernika Bizkaiak Phantoms taldea izango du aurkari Eurokopako atariko kanporaketan

Agentziak | EITB Media

Belgikako taldea gainditu beharko du Bizkaikoak 2022-2023 Eurokopako multzoen fasea jokatu ahal izateko. Joaneko neurketa urriaren 6an jokatuko da Belgikan; itzulikoa, aldiz, hilaren 13an Gernika-Lumon.

  • Lointek Gernika Bizkaia

    Lointek Gernikako jokalariak 2021-2022 denboraldiko partida baten ostean. Argazkia: EITB Media

Lointek Gernika Bizkaiak Phantoms Basket Boom talde belgikarraren aurka jokatuko du 2022-2023 Eurokopako multzoen fasera sailkatzeko atariko kanporaketa. Txapelketako zozketa ostiral honetan (uztailak 15) egin da Munichen.

Joaneko neurketa urriaren 6an jokatuko da Belgikan; itzuliko norgehiagoka, aldiz, urriaren 13an izango da Gernika-Lumoko Maloste Kiroldegian.

Atariko kanporaketa hau irabazten duen taldea H multzoan egongo da Umana Reyer Venezia (Italia), el Rutronik Stars Keltern (Alemania) eta Movistar Estudiantes (Espainia) taldeekin batera.