Itxi

Saskibaloia

Fitxaketa

Lara Gonzalez fitxatu du IDK Euskotrenek

EITB Media

Joko-antolatzaile gipuzkoarrak Donostiako taldean jokatuko du 2023-2024 denboraldia. Hala, 2013-2014 denboraldian debuta egin zuen taldera itzuliko da.

  • Lara Gonzalez

    Lara Gonzalez, IDK Euskotren taldeko jokalaria. Argazkia: @ibaetabasket

IDK Euskotrenek Lara Gonzalez joko-antolatzailea fitxatu du 2023-2024 denboraldirako, klubak astearte honetan, maiatzaren 23an, jakinarazi duenez. Hala, bada, 2013-2014 denboraldian debuta egin zuen taldera itzuliko da.

IDK Euskotrenen harrobiko 27 urteko jokalari donostiarra Casademont Zaragozak fitxatu zuen 2021-2022 sasoian. Bi denboraldi eman ditu Zaragozan, eta, besteak beste, Erreginaren Kopa irabazi du Aragoiko taldearekin.

Denboraldi honetan, Gonzalezek, batez beste, 3,8 puntu eta 1,8 errebote erdietsi ditu, 1,2 asistentzia emateaz gain, partidako 14 minutu jokatuta.