Itxi

Saskibaloia

Fitxaketa

Laia Flores joko antolatzailea da Lointek Gernikaren lehen fitxaketa

EITB MEDIA

Flores (27 urte) Spar Uni Gironatik dator, eta baieztatutako laugarren jokalaria da Itziar Ariztimuño, Roso Busch eta Sofía da Silva portugaldarren kontratu berritzeen ondoren.

  • Laia Flores. Argazkia: Lointek Gernika

    Laia Flores. Argazkia: Lointek Gernika

Laia Flores joko-antolatzaile kataluniarra Lointek Gernika Bizkaia taldearen lehen fitxaketa da datorren denboraldirako, eta baieztatutako laugarren jokalaria da Itziar Ariztimuño, Roso Busch eta Sofía da Silva portugaldarren kontratu berritzeen ondoren.

Flores (27 urte) Spar Uni Gironatik dator Malostera. Bertan, batez beste 6,4 puntu, 3,7 errebote eta 2,5 asistentzia lortu ditu partidako Emakumezkoen Ligan, eta 4,1 puntu, 3,9 errebote eta 2,7 asistentzia Euroligan.

"Gernikak denbora asko darama oso ondo jokatzen, eta beti ari da goikoekin borrokan. Gainera, Mario (Lopez) ezagutzen dut selekzioarekin prestakuntza kategorietan izan dudalako", adierazi du Mataroko jokalariak bere klub berriak zabaldutako adierazpenetan.