Itxi

Saskibaloia

Fitxaketa

Crystal Bradford, aldi baterako fitxaketa Lointek Gernikarentzat

EITB MEDIA

Maya Dodson 2-3 hilabete artean egongo da bajan oineko kalkaneoko estresagatik. Bere ordez, aldi baterako, Crystal Bradford jokalaria fitxatu du Gernikako taldeak, 183 zentimetroko hegal-pibota.

  • Crystal Bradford. Irudia: Lointek Gernika

    Crystal Bradford. Irudia: Lointek Gernika

Maya Dodson 2-3 hilabete artean egongo da bajan oineko kalkaneoko estresagatik. Pibot estatubatuarrak lesio hau izan du Zeelanda Berriko liga jokatzen ari zela.

Bere ordez, aldi baterako, Crystal Bradford jokalaria fitxatu du Gernikako taldeak, 183 zentimetroko hegal-pibota, iragan denboraldian Uni Gironan aldi baterako aritu zena. Bertan, estatubatuarrak 3 puntu eta 3,7 errebote lortu zituen batez beste jokatu zituen liga erregularreko sei partidetan. Adelitas izan da bere azken taldea Mexikon, eta 16,5 puntu, 8,9 errebote eta 2,8 asistentzia lortu ditu batez beste.

Bradford Gernikan da jada, eta taldekide berriekin entrenatu du.