Itxi

Saskibaloia

20:00etan

Lointek Gernika garaipenaren bila Montepellierren, Eurokopan aurrera egiteko

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Irabaziz gero, Lucas Fernandezek gidatzen duen taldeak final-hamaseirenetan joatzeko txartela lortuko luke. Norgehiagoka 20:00etan hasiko da, eta zuzenean izango da ikusgai, eitb.eus-en eta ETB4n.

  • Lointek Gernikaren artxiboko irudia, Eurokopan.

    Lointek Gernikaren artxiboko irudia, Eurokopan. Argazkia: @GKesb

Lointek Gernika Lattes-Montpellier talde frantziarra mendean hartzeko asmoz kantxaratuko da ostegun honetan, 20:00etatik aurrera, Eurokopako multzoen fasean. D taldeko liderraren aurrera sorpresa emateaz gain, joaneko porrota mingarria iraultzea eta Eurokopako hurrengo faserako txartela lortzea bilatuko du talde bizkaitarrak. EITBk zuzenean ikusteko aukera eskainiko du, streamingez eitb.eus-en, eta telebistaz, ETB4n, 20:00etatik aurrera.

Endesa Ligan egoera onean dira Lointek Gernikakoak, zortzi partidetatik sei irabazita. Azken garaipena joan den igandean lortu zuten Malosen, Cadi la Seuren kontra. Gaur, Eurokopako final-hamaiserenetan jokatzeko aukera emango dien garaipena du helburu Lucas Fernandezen ekipoak.

Eurokopa jokatzen ari diren hamabi taldeetako lehen bi sailkatuek eta zortzi hirugarren onenek egingo dute aurrera. Gernikak, orain arte, bat irabazi eta bestea galdu duela kontuan izanik, gaur nagusituta zuzenean emango luke aurrera urratsa. Taldeko lehen tokian ere gera liteke, baldin eta Frantzian puntu bat baino gehigoko aldeaz irabazten badu, eta azken jardunaldian MB Zaglebie Sosnowiec mendean hartzen badu.