Itxi

Saskibaloia

BAJA

Jori Davis jokalariak ez du IDK Euskotren taldean jarraituko

EITB MEDIA

Estatubatuarra azaroaren 28an iritsi zen Donostiako taldera.

  • IDK Euskotrenek Jori Davisen agurra iragartzeko erabilitako irudia

    IDK Euskotrenek Jori Davisen agurra iragartzeko erabilitako irudia. Iturria: IDK Euskotren.

Jori Davis jokalariak ez du IDK Euskotren taldean jarraituko, klubak berak larunbat honetan aditzera emandakoaren arabera.

Estatubatuarraren kontratua bukatutzat emateko aukera ematen zuen etete klausula baliatu dute IDK Euskotreneko arduradunek Davis taldera sartu zenetik hilabete igaro denean.

34 urteko eta 1,75 metroko hegalekoa Lyongo ASVEL taldetik iritsi zen Donostiara, 2023-24 denboraldiko Euroliga jokatu ondoren. Aurretik ere Endesa Ligan ibilitakoa da; izan ere, 2028-19 denboraldian, Valentzia taldean jokatu zuen.

IDK Euskotrenek onena opa dio estatubatuarrari bere ibilbide profesionalean zein pertsonalean.