Itxi

Surf-a

Udal estrategia

Mundakak Surfeko Erreserbatzat jo du bere ezker olatua

Agentziak | Erredakzioa

Modu horretan herriko olatu famatua errekurtso natural eta ondare bezala aintzatetsiko dute.

  • Mundakako olatua

    Mundakako olatua

Ezkerreko olatuari esker, Mundakak nazioarteko lehiaketak antolatzen ditu, eta bederatzi aldiz izan da Munduko Zirkuituaren egoitza. Bisitariek, surfistek nahiz bestelakoek, Mundakako olatuagatik bisitatzen dute herria.

Mundakako barran sortzen eta Laidako hondartzan itzaltzen den olatu hau hegoalde - hego-ekialdeko haizearekin eratzen da, eta lau metroko garaiera eta 400 metroko luzera izatera irits daiteke.

Olatuaren garrantzia dela eta Udalak 'Surfeko Erreserbatzat' jo du bere ezker olatua. Erabaki horren alde surf munduko agente guztiak agertu dira alde, hala nola, Espainiako eta Euskal Herriko Surf Federazioak. 'Olatuen babeserako aldeko Manifestua' ere sinatu dutenek ontzat eman dute Mundakako Udalaren ekimena.



  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Surfa