Surf-a
Australia
Surfa (WQS): Margaret River astelehenean
Kepa Iribar
Erredakzioa
Martxoaren 15etik 21era egingo da. Parte hartzaileen artean Aritz Aranburu eta Hodei Collazo daude.
WQS zirkuitoko maila goreneko txapelketa da Margaret Riverren egingo dena, 6 izar prime kategoriakoa. Martxoaren 15etik 21era egingo da. Parte hartzaileen artean Aritz Aranburu eta Hodei Collazo daude.
Denboraldi hasiera polita egin du Collazok, Fernando de Noronhako txapelketan, Brasilen, final zortzirenetara iritsi zen, eta sailkapeneko aurrekaldean kokatu da. Aldiz, Aranburu ez zen fin aritu Brasilen, eta emaitza txarrak bildu zituen.
Margaret Riverreko txapelketa egin ostean, 6 izarreko Tasmaniako lehiaketan hartuko dute parte.