Itxi

Surf-a

Surfa

Kepa Acero: "Bost olatu, bost kontinente"

K.A.

Surflari getxoztarrak munduari bira emango dio bost kontinenteetan zehar, bakoitzean mundu mailako olatu bat hartuz.

2010. urtean zehar, Kepa Acero surflariak, inoiz ez ikusitako bidai batei ekingo dio: munduari bira eman 5 continentetan zehar, bakoitzean mundu mailako olatu bat hartuz. Itxasoko "perla" hauek, mendizaletasuneko zortzimilekin konpara daitezke.

Ikerketa ariketa luze baten ondoren, Kepa olatu hauetara bertaratzen ahaleginduko da jungla tropikalak, africar ur hotzak, australiar desertua eta amerikar lur idorrak zeharkatuz, azkenik bere etxean bertan bukatzeko: Mundakako ezker mitikoan.

Kepak badaki non kokatzen diren olatu hauek, ez dakiena da nola helduko den leku hauetara, eta hau bereziki Keparentzat bidaiaren alderik garrantzitsuena da. Ez da bakarrik olatuen kalitateari erreparatuko dion abentura bat, baizik eta bidearen zailtasunei eta arriskuei aurre egiteko gaitasuna eta borrokari buruzko abentura. Giza faktoreak berebiziko garrantzia izango du proiektu honetan.

Azkenik, Kepak mundu mailako altxor hauek baldintza epikoetan hartzen dituen bakoitzean bere jomuga lortutzat joko du, hurrengo kontinentera pasatuz. Modu honetan, 5 kontineteak zeharkatuko ditu, bizipenak guzti hauek bere erretinan eta bere kamaretan gordez.

Abentura hau jarraitu dezakezue 2010.eko maiatzetik aurrera Keparen web horri pertsonalean.

www.kepa-acero.com

5 WAVES 5 CONTINENTS, by Kepa Acero from kepa Acero on Vimeo.