Surf-a
World Tour
Surfa: Lee Ann Curren, hirugarren kanporaketara Bells Beachen
K.I.
Erredakzioa
Miarritzekoaren lehen olatua erabakigarria izan da, 7.67 puntukoa, txandako olaturik onena.
World Tour munduko surf zirkuito profesional nagusiak Bells Beach-en du bigarren hitzordua. Han dago Lee Ann Curren surflaria. Lehen bi kanporaketak osatu dira, eta Curren hirugarrengorako sailkatu da.
Miarritzekoak, Coco Ho hawaiarra eta Paige Hareb Zelanda Berrikoa izan ditu aurkari lehen kanporaketan. Txapelketako bigarren txanda sartu da uretara Curren. Hiru surflariko txanda horretan lehenengo biek egin dute aurrera, eta lapurtarra hirugarren gelditu da.
Bigarren kanporaketa jokatu behar izan du, berriz ere hiru surflari, eta azkena kalera. Lee Ann bigarren sailkatu da txanda parekatu batean, bere lehen olatua erabakiorra izan da, 7.67 puntukoa, txandako olaturik onena.
LEHEN KANPORAKETA
1 11.00 Coco Ho HAW
2 7.67 Paige Hareb NZL
3 7.20 Lee Ann Curren FRA
BIGARREN KANPORAKETA
1 12.60 Rosanne Hodge ZAF
3 10.16 Bruna Schmitz BRA
2 11.34 Lee Ann Curren FRA