Itxi

Surf-a

O'Neill Coldwater Classic

Surfa: Euskaldunak ondo lehen kanporaketan

K.I.

Erredakzioa

Borja Agotek, Jatyr Berasaluzek, Indar Unanuek, eta Haritz Mendiluzek aurrera egin dute. Igor Muniain izan da kanporatu duten bakarra.

Eskoziako Thurson lehen kanporaketa osatu dute O’Neill Coldwater Classic txapelketan. Sei izarreko maila duen lehiaketa honetan euskaldunak maila ona eman dute lehen kanporaketan.

Borja Agotek, Jatyr Berasaluzek, Indar Unanuek, eta Haritz Mendiluzekaurrera egin dute. Igor Muniain izan da kanporatu duten bakarra.

Sailkapena lortu dutenez gain, bigarren kanporaketan Hodei Collazo, Txaber Trojaola, Romain Laulhe, Aritz Aranburu, eta Eneko Acero hasiko dira lanean.