Itxi

Surf-a

Australia

Surfa: Uranga final-zortzirenak arte

K.I.

Erredakzioa

Alex Uranga final-zortzirenak arte iritsi zen munduko bodyboard zirkuituko proban Australian, Soldiers Beach Pro txapelketan.

Final hamaseirenetan hasi zen zumaiarraren lana. Bere txandan egokitu zen iazko munduko txapelduna, Jeff Hubard. Urangak lehen postuan gainditu zuen txanda. Final zortzirenak buruz buruzkoak izan ziren, Jones Russel australiarra izan zuen aurkaria Alexek. Zumaiarrak 5.5 puntuko olatua behar zuen aurrera jarraitzeko, eta azken unean harturiko olatu batean maniobra on bat egin ahal izan zuen, baina 5.3 puntu eman zizkioten.

Soldiers Beachen garaipena Damian Kingek lortu zuen.

SOLDIERS FINAL HAMASEIRENAK:

Jeff Hubbard Hawaii 2
Alex Uranga Basque 1
Ash Bryant Australia 3
Mark Watts Sth Africa 4

SOLDIERS FINAL ZORTZIRENAK:

Alex Uranga Basque 2
Jones Russell Australia 1