Surf-a
Bretignolles
Surfa: Romain Laulhe, final-laurdenak arte
K.I.
Erredakzioa
Surflari lapurtarra final-laurdenetara arte heldu da Protest Vendee Pro lau izarretako txapelketan. Irabazlea, Joan Duru frantziarra izan da.
Surflari baionarrak Glenn Hall irlandarra izan zuen aurkari, azken honek eroso menperatu zuelarik Laulhe.
Finalean, Joan Duru eta Glenn Hall lehiatu ziren. Duru lehen olatutik jarri zen buruan, eta txanda amaitu arte iraun zuen. Lau minuturen faltan lortu zuen behin betiko lasaitasuna, 8.33 puntuko olatu bat hartu zuenean.
FINAL-LAURDENAK:
1 14.00 GLENN HALL IRL
2 8.06 ROMAIN LAULHE EUS
FINALA:
1 13.66 JOAN DURU FRA
2 6.66 GLENN HALL IRL