Itxi

Surf-a

Surfa: Gipuzkoako eta Bizkaiko txapelketen jarraipena

K.I.

Redacción

Datorren asteburuan jarraituko dute aurrekoan hasi ziren Gipuzkoako eta Bizkaiko surf txapelketek. Gipuzkoan gaztetxoen txanda izango da, Bizkaian gaztetxoak eta bodyboarderrak.

Zarautzen egin ziren Gipuzkoako Gaztekutxa txapelketako lehen bi jardunaldiak. Larunbatean, longboardean Oier Illarramendi izan zen txapelduna, hand five luzeko olatu bati esker. Emakumezkoetan, Maria Ortiz, donostiarrak irabazi zuen surf bortitz eta indartsua eginaz.

Ainara Aymat 14 urterekin bigarren, eta June Erostarbe13 urterekin laugarren izan ziren. Igandean aipagarriena open maila izan zen. Igor Muniain nagusitu zen, sekulako ikuskizuna eskeiniz, 8.33 eta 7.33 puntuko bi olaturekin lortu zuen garaipena, interferentzia egin arren lehen postuan amaitu zuen, anaia Axiren aurretik. Seniorretan Paulo Diaz nagusitu zen eta masterrean Haritz Mendiluze.

Bizkaian, larunbatean sailkatze probak burutu zituzten. Igandean osatu ziren zenbait final. Emakumezkoetan Leticia Canales nagusitu zen. Seniorretan Lander Arakistain, masterrean Iñigo Iraola, eta longboardean Jon Irigoien. Maila nagusian, Txaber Gamindek irabazi zuen, azken 5 minutuetan lortu zuen garaipen hori. Bizkaiko txapelketaren historian, open mailan nagusitzen den gazteena da Gaminde.