Itxi

Surf-a

Surfa

Maresia Pro: Aritz Aranbururen garaipena Brasilen

K.I.

Erredakzioa

3.000 puntu bildu ditu munduko zirkuitorako. Une honetan, WCT eta WQS zirkuitoetako sailkapen bateratuen 35. postuan dago Aritz Aranburu.

Aritz Aranburuk emaitza bikaina lortu zuen Brasilen buruturiko Maresia Pro txapelketan, garaipena eskuratuz. 6 izarreko txapelketako finalean Rodrigo Dornelles menperatu zuen.

Florianopoliseko txapelketa baldintza zailetan egin zen: itsaso nahasi eta haize asko. Zarauztarrak jokaera taktiko aparta erakutsi zuen, pikoa aukeratu, eta olatu egokien zain egon zelarik. Ez ziren asko iristen, baina surf indartsua erakutsi zuen ahal izan zuten guztietan. Txanda asko azken minutuetan edo seguduetan harturiko olatuei esker gainditu zituen, bere buruarekin izan duen konfidantza ikaragarriaren adibide izan delarik.

Aranburuk 3.000 puntu bildu ditu munduko zirkuitorako. Une honetan, WCTeta WQS zirkuitoetako sailkapen bateratuen 35. postuan dago AritzAranburu.

FINAL-ZORTZIRENAK:

Cls Nome Time Pontos
1º Aranburu, Aritz EUK 14.23
2º De Vries, Beyrick ZAF 11.83

FINAL-LAURDENAK:

Cls Nome Time Pontos
1º Aranburu, Aritz EUK 11.93
2º Bastos, Leandro BRA 9.00

FINALERDIA:

Cls Nome Time Pontos
2º Ibelli, Caio BRA 11.17
1º Aranburu, Aritz EUK 12.40

FINALA:

Cls Nome Time Pontos
2º Dornelles, Rodrigo BRA 6.67
1º Aranburu, Aritz EUK 12.67