Itxi

Surf-a

Sri Lankan

Surfa (WQS zirkuitua): Collazo aurrera, Aranburu kalera

K.I.

Erredakzioa

Hodei Collazo lan ona osatzen ari da. Bi txandatan bigarren postuan sailkatu da, hirugarrenari alde dezentekoa ateraz.

WQS zirkuituko 6 izarreko txapelketa jokoan da Sri Lanka uhartean. Lehen bi kanopraketak osorik burututa, Hodei Collazok aurrera jarraitzen du, Aritz Aranburu kanporatu egin dutelarik.

Hodei Collazo lan ona osatzen ari da. Bi txandatan bigarren postuan sailkatu da, hirugarrenari alde dezentekoa ateraz. Lehenengoan 10.17 punturekin egin zuen aurrera, bigarrengoan 12.90ekin. orain arteko olaturik onena 6.83 puntukoa izan du zarauztarrak.

Aritz Aranburuk oso eroso gainditu zuen lehen kanporaketa, 12.46 punturekin. Ia puntu kopuru bera lortu zuen bigarrengoan, 12.44, eta txanda parekatuago ezin batean, hirugarren bukatu zuen 0.02 puntuko aldeagatik. Lehen hiru sailkatuak ia parean ibili ziren puntu aldetik.

LEHEN KANPORAKETA
3. txanda
2 10.17 Hodei Collazo EUK
3 6.53 Yujiro Tsuji JPN
1 11.06 Chris Friend AUS
4 3.87 Suranga SRI
12. txanda
2 12.46 Aritz Aranburu EUK
1 13.53 Killian Garland USA
3 6.67 Izuki Tanaka JPN
4 0.00 . -
BIGARREN KANPORAKETA
1. txanda
1 13.44 Daniel Ross AUS
4 4.70 Gony Zubizarreta ESP
2 12.90 Hodei Collazo EUK
3 7.16 Manuel Selman CHL
5. txanda
4 6.77 Nathan Webster AUS
1 12.84 Jakye Sharp AUS
2 12.46 James Taipan Woods AUS
3 12.44 Aritz Aranburu EUK
HIRUGARREN KANPORAKETA
3. txanda
Hodei Collazo EUK
Lincoln Taylor AUS
Nat Young USA