Itxi

Surf-a

Getxo Surf Taldea

Surfa: Kluben arteko txapelketa, asteburuan

K.I.

Erredakzioa

Olatu eta parte hartzaile kopuruaren arabera erabakiko da txapelketa larunbatean eta igandean egitea edo egun bakarrean burutzea.

Euskal surf egutegian girorik bereziena eta politena izaten duen txapelketa izan ohi da kluben artekoa. Hurrengo asteburuan egingo dute, Getxoko Barinatxen.

Talde bakoitzak gehienez 15 kideko taldea aurkeztuko du. Olatu eta parte hartzaile kopuruaren arabera erabakiko da txapelketa larunbatean eta igandean egitea edo egun bakarrean burutzea.

Lehen hiru sailkatuentzat sariak egongo dira, 500, 300, eta 200 eurokoak. Getxoko surf taldeak antolatuko du Barinatxeko txapelketa.