Itxi

Surf-a

WQS

Surfa: California eta Newquay, martxan

K.I.

Erredakzioa

Lehen kanporaketa osorik egin dute Californiako Huntington Beach entzutetsuan. Acerok aurrera egitea lortu du, Collazo kanporatu dute. Ingalaterrako Newquay-n, Trojaolak kanporaketa gainditu du.

Sei izar primer maila nagusiko txapelketa da Californiako US Open Of Surfing izenekoa. Lehen kanporaketan Eneko Acerok aurrera egitea lortu du. Puntu diferentzia txikia izan du bere alde, baina txanda amaitzeko 11 minutu falta zirela lortu duen bigarren postua ez du gehiago utzi. Gauzak okerrago joan zaizkio Hodei Collazori. Bere txandako azkena izan da. Txandak iraun duen denbora guztian egon da sailkapena ematen zuten postuetatik kanpora.

Txapelketa honetako bigarren kanporaketan, beraz, Eneko Acero eta Aritz Aranburu egongo dira.

Inglaterrako Newquay herrian 5 izarreko txapelketa dago jokoan. Txaber Trojaola bere txandako onena izan zen lehen kanporaketan, 6.17 eta 6.33 puntuko olatuak izan ziren bere lehenak, bi onenak azkenean.

CALIFORNIA LEHEN KANPORAKETA:

11. txanda
4 8.77 Hodei Collazo EUS
1 14.97 Granger Larsen HAW
3 10.27 Tonino Benson HAW
2 14.60 Jack Perry AUS

16. txanda
4 8.04 Royden Bryson ZAF
1 12.50 Andre Silva BRA
2 8.43 Eneko Acero EUS
3 8.07 Mike Losness USA

NEWQUAY LEHEN KANPORAKETA:

10. txanda
2 12.17 BEYRICK DE VRIES ZAF
1 12.50 TXABER TROJAOLA EUS
3 7.86 ALESSANDRO PIU ITA
4 2.27 JOSHUA CLEAVER GBR