Itxi

Surf-a

Huntington Beach

Surfa: Aranburu, aurrera Californian

K.I.

Erredakzioa

Bestelako kontuak izan dira Inglaterrako Newquayn. Txaber Trojaola eta Romain Laulhe kanporatuak izan dira.

Huntington Beachen jokoan den WQS zirkuituko 6 izar prime mailako txapelketan txanda ikusgarriak bizitzen ari dira. Aritz Aranburuk ekin dio bere lanari, bigarren kanporaketa gaindituz.

Txandako bigarren postua lortu du zarauztarrak. Aranbururen gakoa txanda honetan bere bigarren olatua izan da: 8 puntu eman dizkiote, eta ondorioz oinarri sendoa eman dio kanporaketa gainditzeko. Minutu batzutan zehar lehen postuan ere egon da Aranburu, azkenean bigarren amaitu duelarik. Bere atzetik gelditu da Damien Hobgood handia.

Bestelako kontuak izan dira Inglaterrako Newquayn. Txaber Trojaola eta Romain Laulhe kanporatuak izan dira.

CALIFORNIA BIGARREN KANPORAKETA:

9. txanda
3 9.33 Damien Hobgood USA
2 10.50 Aritz Aramburu EUS
1 13.47 Jihad Kohdr BRA
4 3.33 Pablo Paulino BRA

NEWQUAY BIGARREN KANPORAKETA

5. txanda
2 13.70 MARC LACOMARE FRA
4 7.60 TXABER TROJAOLA EUS
1 14.60 BILLY STAIRMAND NZL
3 10.30 RENATO GALVAO BRA
10. txanda
2 11.04 HEATH JOSKE AUS
4 6.40 JOSH PIPER GBR
3 9.23 ROMAIN LAULHE FRA
1 12.33 ANTHONY WALSH AUS