Itxi

Surf-a

Ez da Australian egongo

Surfa: Muniain mundialik gabe gelditu da

K.I.

Erredakzioa

Zarauztarrak bosgarren postuan bukatu zuen proba, sailkapenetik postu bakarrera.

Igor Muniainek ezingo du datorren urtearen hasieran Australian egingo den munduko junior txapelketan parte hartu. Ez du askorik falta izan, Lacanaun txapelketa ona osatu ostean.

Biko final laurdenak arte iritsi zen zarauztarra Europako junior zirkuitoko azken txapelketan. Australiara joateko lehen lau postuetan bukatu beharra zegoen zirkuitoa, eta Muniain bostgarren izan da.

Pro junior zirkuito ederra osatu du Muniainek, baina tamalez urrats batera gelditu da.

Bestalde, WQS zirkuitoko maila goreneko txapelketa bertan behera gelditu zen Azores uharteetan. Olaturik ez zuten izan asteburuan eta txapelketa jokatu gabe gelditu dira. Aritz Aranburu, Hodei Collazo, eta Eneko Acero etxera bueltatu ziren lehiatu ezinda.


EUROPAKO PRO JUNIOR ZIRKUITOA

1 Martin,Charles GLP 3415
2 Jervis, Filipe PRT 2840
3 Boukiam,Ramzi MAR 2710
4 Cloarec,Tom FRA 2555
5 Muniain,Igor EUK 2330
19 Sansegundo,Marcos EUK 1725
20 Azurza,Mario EUK 1645
22 Gironi,Alex EUK 1630
27 Mendiguren,Ander EUK 1470
32 Gaminde,Txaber EUK 1380
34 Makeda,Asier EUK 1360
37 Berasaluce,Pedro EUK 1290
40 Agote, Borja ESP 1260
41 Letemendia,Roberto EUK 1240
42 Fernandez, Kosme EUK 1235
53 Egiguren, Ethan EUK 1020
54 Yeregi, Imanol EUK 1000
57 Gonzalez,Natxo EUK 950
62 Lopez, Mitxel EUK 840
62 Alcantara,Josu EUK 840
66 Iriondo, Alex EUK 760
73 Bikuña,Manex EUK 668
85 Zamakona, Mikel EUK 520