Itxi

Surf-a

Lacanauko Oakley Pro-a

Surfa: Pauline Ado, Europako junior txapelduna

K.I.

Erredakzioa

Hendaiako gazteak, bigarren urtez jarraian irabazi du txapelketa, Frantzian erakustaldia emanez.

Surflari hendaiarrak garaipena lortu zuen hirugarren urtez jarraian Lacanau-ko txapelketan, junior zirkuitoko azkena Europari dagokionez, eta honekin, Europako txapelduna dugu, iaz bezalaxe.

19 urteko hendaiarra bikain moldatu zen metro erdiko olatuetan, finalean aurkari izan zituenak menperatuz. Borroka gehien Hossegorreko Alize Arnaud surflariarekin izan zuen. Pauline Ado maila bikainean dago, junior mailako txapeldun izateaz gain, nagusien mailan ere lehen postuan dago, txapelketa baten faltan.

Lacanaun ondo ibili den bestea Garazi Sánchez izan da, final laurdenetaraino iritsiz.

FINALA LACANAU

2 12.00 ALIZEE ARNAUD FRA
4 7.17 CANNELLE BULARD REU
1 14.83 PAULINE ADO FRA
3 7.90 JUSTINE DUPONT FRA

EMAKUMEZKOEN EUROPAKO JUNIOR ZIRKUITOKO SAILKAPENA

1 Ado,Pauline FRA 3333
2 Arnaud, Alizée FRA 3150
3 Dupont,Justine FRA 2870
4 Bulard,Cannelle REU 2755
5 Defay,Joanne FRA 2320
8 Sanchez, Garazi EUK 1915
10 Canales Bilbao,Leticia EUK 1810
15 Aymat,Ainara EUK 1720
19 Canales Bilbao,Loiola EUK 1640
37 Azurza,Candela EUK 500
40 Erostaber,June EUK 360