Itxi

Surf-a

BBK Pro

Bodyboard: Onenak, Sopelanan izango dira

K.I.

Ostegunetik igandera bitartean munduko bodyboard zirkuitoari dagokion Sopelana BBK Pro txapelketa burutuko da. Munduko onenak ikusteko aukera izango da.

Antolakuntzak baieztatu du munduko zirkuitoan puntan dabiltzanak parte hartzaileen artean daudela. Guztien buru, birritan Sopelanan garaile izan zen Amaury Lavernhe, egun munduko zirkuitoko liderra. Honekin batera munduko txoko ezberdinetatik iritsitakoak: Australiatik Ryan Hardy (Shark Island-en txapelketa irabazi berri duena), Ben Player (2008ko munduko txapelduna), edo Dave Winchester (iaz munduko txapeldun orde izan zena). Hawaitik iazko munduko txapelduna, Jeff Hubard, eta baita ere Dave Hubbard edo Jacob Romero.

Hauekin batera euskal bodybolaririk aipagarrienetakoak ariko dira, etxekoen animoekin ahalik eta maila onena emanez.