Surf-a
Pantin Classic txapelketa
Surfa: Lehen kanporaketan, lau euskaldun kalera
K.I.
Erredakzioa
Norman Landak, Txaber Trojaolak, Jatyr Berasalucek eta Eneko Acerok ez dute lehen txanda gainditu.
Gizonezkoen lehen kanporaketa osoa burutu zuten Pantin Classic txapelketan. Ez zen egun ona izan euskal surflarientzat, bakarrak lortu baitzuen aurrera egitea.
Romain Laulhe bere txandako bigarren postuan sailkatu zen. Baionarrak 3.6 eta 6.5 puntuko olatuak hartu zituen onenak. Alde oso txikiarekin lortu zuen sailkatzea, Riley australiarra 0.13 puntura bakarrik utzita.
Norman Landa, Txaber Trojaola, Jatyr Berasaluce, eta Eneko Acero kanporatuak izan ziren. Gizonezkoen txapelketan, beraz, Romain Laulhek, eta oraindik uretara sartu ez diren Marcos San Segundok, Hodei Collazok eta Aritz Aranburuk jarraitzen dute aurrera.
LEHEN KANPORAKETA
9. txanda
3 9.97 NICK RILEY AUS
1 10.87 JORGE SPANNER BRA
2 10.10 ROMAIN LAULHE FRA
4 6.93 JULIAN CUELLO CNY
15. txanda
2 11.76 RICKY BASNETT ZAF
1 14.87 HUGO SAVALLI REU
3 11.40 JAY DAVIES AUS
4 7.50 NORMAN LANDA EUK
16. txanda
1 13.34 BERNARDO MIRANDA BRA
2 12.67 ALAN STOKES GBR
3 7.67 TXABER TROJAOLA EUK
4 6.50 JARED THORNE USA
18. txanda
1 13.40 JANO BELO BRA
2 12.50 MARLON LIPKE DEU
3 11.24 JATYR BERASALUCE ESP
4 10.40 TAYLOR THORNE USA
21. txanda
3 10.96 ENEKO ACERO EUK
4 9.23 TONINO BENSON HAW
2 11.43 BRUNO RODRIGUES BRA
1 13.83 DEGE O''CONNELL HAW