Surf-a
Portugalen
Bodyboard: Hasi da Sintrako txapelketa
K.I.
Erredakzioa
Emakumezkoetan Eunate Agirrek parte hartuko du.
Sopelanakoaren ondoren, munduko bodyboard zirkuitoak Portugalen du hitzordua. Sintra Pro txapelketa ari da burutzen bertan, Grand Slam mailakoa, zirkuitoan puntu gehienetakoa banatzen duena, alegia.
Gizonezkoen lehen kanporaketak eginda, Alex Sebastián, Iñigo Gainzarain, eta Unai Fernández kanporatuak izan dira. Oraindik lehian ez dira sartu Jon Lopez, Aritz Larrinaga, Beñat Elosua, eta Alex Uranga.
Emakumezkoen lehia ez da hasi. Bertan egongo da Eunate Agirre. Munduko txapeldun izateko bere helburuko bidean, geldialdi oso garrantzitsua da Sintrakoa.