Surf-a
Sintra (Portugal)
Bodyboarda: Eunate Agirre final laurdenetaraino Sintran
K.I.
Erredakzioa
Miya Inoue japoniarrak kanporatu zuen Eunate. Ez da bodyboarlari oso ezaguna, aurrekanporaketatik iritsitakoa, eta finaleraino heldu zena.
Miya Inoue japoniarrak kanporatu zuen Eunate. Ez da bodyboarlari oso ezaguna, aurrekanporaketatik iritsitakoa, eta finaleraino heldu zena. Final laurdenekoan 9 puntuko olatu bat hartu ostean, erabakita utzi zuen txanda. Eunate Agirreren bi onenek 6.9 eta 6.25 jaso zituzten. Txapelka Isabella Sousak irabazi zuen.
Hurrengo astean Portugalen bertan Europa mailako txapelketa batean harutko du parte bizkaitarrak. Miss Sumol Cup txapelketa datorren asteartean eta asteazkenean jokatuko da.
Portugalgo txapelketa honek erabaki du gizonezkoen munduko txapelketa: Amaury Laverhnek lortu zuen garaipena eta honekin munduko txapelduna da. Sintran euskal ordezkaritza oparoa izan da gizonezkoetan. Guztien artean onena Alex Uranga izan zen. Zumaiarra zazpigarren kanporaketa kaleratu zuten.
SINTRA, EMAKUMEZKOEN FINAL LAURDENAK
Miya Inoue JPN 13.80
Eunate Agirre EUS&' || 'nbsp;13.15