Itxi

Surf-a

Uretara bost aldiz sartu zen

WQS zirkuitua: Aritz Aranburu, bigarren Oakley Pro Rio proban

Erredakzioa

Finalean Leandro Bastosek gainditu zuen Zarautzkoa.

Aritz Aranburu bigarren sailkatu da WQS zirkuituko Oakley Pro Rio proban. Zarautzkoaren lana bikaina izan da eta, gainera, bost aldiz sartu da uretara.

Azkenean, bigarren postuarekin konformatu behar izan da, finala Leandro Bastosek irabazi baitu.