Itxi

Surf-a

Bodyboard Pro Festival 2010

Eunate Agirrek Venezuelako txapelketa irabazi du

Erredakzioa

Sopelanako bodyboarderrak Isabel Sousa gainditu zuen Isla Margaritako uretan jokatu zen finalean.

Eunate Agirrek Venezuelako Bodyboard Pro Festival txapelketa eskuratu du finalean Isabel Sousas munduko txapelduna gainditu eta gero. Finala oso lehiatua izan zen eta bertan bi parte hartzaileek hiru metrotako olatuak hartu behar izan zituzten. Azkenean Sopelanakoaren klasea argi eta garbi gelditu zen eta Eunatek lehen postua lortu zuen.