Surf-a
Berritasuna
Wave Garden, olatu artifizialak sortzeko sistema berritzailea
Erredakzioa
Euskal enpresa batek olatuak sortzeko sistema berritzaile hau aurkeztu du. Igor Odriozola Wave Gardeneko gerenteari elkarrizketa.
Instant Sport enpresa gipuzkoarrak olatuak modu artifizial batean sortzeko metodoa aurkeztu du, surfa eta gainerako beste ur-kirol batzuk egiteko balio izango duena.
Jose Maria Odriozola eta Igor Barandiaren enpresako zuzendaritzako kideek ''Wave Garden'' produktua aurkeztu dute, ikusmin handia sortuz mundu osoko surflarien artean.