Itxi

Surf-a

Lesioa ahaztuta

Aritz Aranburu, ilusioz gainezka

Erredakzioa

Brasilen, WQSko aurreneko proban, ezin izan zuen aurrera egin, baina mailarik gorenera itzultzeko aukera ugari ditu eta ez du huts egin nahi.

Aritz Aranbururentzat denboraldia hasi da dagoeneko. Brasilen egin zuen, otsailan, baina zarauztarrak ezin izan zuen aurrera egin itsasoaren egoera kaskarraren ondorioz. Alejo Muñiz gaztea nagusitu zen Hang Loose Pro proban.


Hurrengo hitzordua Australian izango da, apirilaren 4tik 10era bitartean, eta Aritzek ilusioz egiten dio aurre 2011. urteari. Surfaren mailarik gorenera itzultzeko aukera ugari ditu. Surflariak 2010ean lortutako emaitza onak lagun ditu eta horri esker World Tourrera igotzeko aukera ematen duten postuetatik abiatuko da.