Surf-a
Bizkaiko Kirol Prentsa
Eunate Agirre, 2011ko Bizkaiko kirolari onena
ERREDAKZIOA
Eunate Agirre surflaria 2011ko Bizkaiko kirolari onena bezala hautatu du Bizkaiko Kirol Prentsa Elkarteak.
Eunate Agirre munduko bodyboard txapelduna hautatu dute Bizkaiko kazetariek urteko Bizkaiko kirolari onena bezala Igor Antonen aurretik. Beraien atzetik gelditu dira Jon Garcia taekwondoko borrokalaria, Naiara Gomez piraguista eta Isabel Rodrigez rugbylaria.
Andoni Zubizarreta, nazioarteko atezain ohia eta Bartzelona futbol taldeko kirol zuzendariak 'Bizkaia Saria' irabazi zuen. Bilboko Merkataritza Ganberak eta CEBEK, Bizkaiko patronalak, ere sariak lortu zituzten.
Bizkaiko kazetariek taldekako garaikurra eman zioten Bilbao Basketei, balentriazkoa Alex Txikon mendizaleari, promesa Nerea Elicegi eskubaloi jokalariari, ibilbidekoa Felix Espilla zesta-punta pilotariari eta dedikazio saria Marcos Gerediaga txirrindularitza sustatzaileari.
Ohorezko Saria eman zieten Ander Herrera, Jon Aurtenetxe eta Jonas Ramalho 21 urtez azpiko eta 19 urtez azpiko txapeldunei, Manuel de Nicolas eta Mariano Ruiz futbol entrenatzaileei, Laukizko Gaztedi soka-tira taldeari, Euskadiko Kayak-Surf selekzioari eta BilbokoTenis Masterseko antolatzaileei.